• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Erreserbatzeko prozedura berria

    Bil Ta Garbi, zure ekitaldi eko-arduradunen partaidea !

    2020ko urtarrilaren 1atik goiti martxan dagoen prozedura ongi irakurtzeaz eskertzen zaitugu:

    2020ko urtarrilaren 1atik aintzina, gastu logistikoen estaltzeko (garraioa, bilketa, garbiketa) parte hartze bat eskatua da eskaera bakoitzarentzat, baliabide horrek denboran iraun dezala eta zero hondakin lurralde bat eraikitzeko helburuari erantzun ahal izateko.

    Eskaintza hau, kirola edo kulturari loturiko ekitaldi eta herrietako besten antolatzaileeri zuzendua da, Bil Ta Garbiren kide diren herri elkargoetan iragaiten baldin badira (ikus elkargoen karta).

    Baso berrien zerbitzua eskainia da baldintza horiek betetzen dituzten gertakari antolatzaileeri : Bil ta Garbiren eremu barnean (kolektibitateen mapa), kultura, kirola edota besta gertakarien kari, publikoari zabalduak.

    Basoen dispositiboa hola pasatzen da : antolatzaileak edari salmenta pundu guzietan basoak banatzen ditu €1eko kontsignaren truk (hemen telekargatu A3 formako afitxa elebiduna Fr-Eu). Gure partaide den Eco-Cup egiturak, garraioa joan jina eta basoen garbiketa beregain hartzen du.

    Basoen zerbitzu hortaz baliatzeko, 3 urrats badituzu egiteko

    1/ Zure galdea egizu azpi huntako izen emate fitxan gertakaria baino hilabete 1 lehenago

    2/ Bil ta Garbi-ko zerbitzuek baieztatu ezkero, login eta pasahitza meilez errezebituko dituzu. Horiek erabiliko dituzu Eco-cup-en web gunean zure erreserbaketa egiteko.

    3/ Zure manaketa bururatu galdegin dokumentuak Eco-cup-era igorriz.

    Eginkortasunaren arabera, Eco-cup-ek gaitasuna atxikitzen du baso berrien manaketari baikor edo ezkorki erantzuteko.

    Kasu : Kontagailuari esker basoak 125ko lerrotan ezarri behar dira, erabiliak izan direnak eta garbiak berexiz kartoin ezberdinetan (erabilbidea HEMEN klikatuz), kondaketa eta garbiketa baldintza onetan iragan daitezen eta gatazkak saihesteko. 

    Garraioarentzat ekartze-eremaite leku eta datak zorrozki segitu behar dira. Antolatzaileak basoen kopurua gertakaria aitzin eta ondotik kondatu behar du basoekin betan ekarria izanen zaion garraio fitxari esker eta interneten bere bezero gunean.

     

    Le Syndicat Bil Ta Garbi ne peut être tenu pour responsable en cas de litige, la commande des verres réutilisables étant conclue entre l’organisateur et la société Écocup. Le Syndicat assure le lien entre les deux parties pour faire bénéficier le Territoire d’une offre de location de verres réutilisables avantageuse.

     

    Bil ta Garbi sindikatuko berexketa aholkularien sareak antolatzailea lagunduko du gertakariko hondakinen kudeaketan, batez ere berexketa plantan emateko.

    Zure basoak galdegin