• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Ene baratze hondakinak ttipitzen ditut

    Zure baratzean aldaketa ttipi batzu eginez, zure landaketak lurrari egokituz, ikusiko duzu hondakin berdeak guttitzea posible dela. Plazerrekin ohartzen ahalko zira hondakin berde guttiago ekoizten duten arrazak usu ere azkarragoak direla eta artatze eta ureztatze guttiago behar dutela. Baratze basaren joerari esker estetismo forma berriak asmatzen ditugu. Zure baratzeari xarma naturala eskainiz, hondakindegirainoko joan-jinak murriztu !

    Zero hondakin baratzea eta Zero fito baratzea gidak kontsultatu eta telekargatu.

    Landare eta tarte bereziak erabil !

    Aholkatzen dizugu zure baratzean sartzea harri koxkorrak, urmaela, forma libreko zuhaixkak, beren hondakin ekoizpena biziki mugatua delako. Alderantziz, hobe ahal bezain gutti ezartzea soropila, hesi moztuak, tuiak, palma erramuak, etab… Hautu ona izanen da hazte zalua duten hesien ordez lili zauhaixken landatzea.

    Mozketak murriztu!!

    Belar pikatzeen murrizteko erabili ezazu :

    • larreko belarra, oinkatzearen aurka azkarra
    • hazkunde moteleko landareak
    • Pikatze goragoak egin

    Gune basak antolatu!!

    Alde basak uzten ahal dituzu zure baratzean, soropila pentzea bilakatzen utziz. Zona horiek, baratzearentzat ezinbestekoa den faunaren presentzia lagunduko dute. Abar zamak utziz, aterpeak oparituko diezu intsektoei.

    Mulching tekinika erabili

    Teknika horri esker, belarrak bertan utziz, horien balioztatzeko ahala ematen diezu. Horrela bilketa lanak eta kudeaketa saiesten dituzu ere.

    h

    Behakoa : baratze basa, monotonia guttiago, sinpletasun gehiago.

    Baratze basak eta naturalak modan izaten ari dira. Baratzezain askoren gisara, baratze xuxen eta maneratsuetaz aspertua bazira eta sinpletasun gehiago nahi baduzu, zure irudimena dei egin. Estetismoaren ikuspegi berri hori iraunkorragoa da, aspektu “basa” horrek belar eta adar mozteak ttipizen baititu, eta ber maneran, landare hondakinen kopurua ttipitzen.

    Ber gisan, muble design eta modernoak xekatu ordez, etxeko muble zaharrak birziklatzen badituzu, bigarren bizi bat eskainiko diezu zure baratzean.
     

    Gehiago jakiteko : jardineraunaturel.org