• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Bil Ta Garbi sindikatuak 50€ eskaintzen dizkizu “Zero Hondakin Baratzea” operazioaren karietara.

    Manuela DUCROS-k, sindikatuko hondakinen murrizte animatzaileak, azaltzen dizkigu ekintza hunen zergatiak.

    Zergatik esku ukaldi operazio hori ?
    Manuela DUCROS : Bil ta Garbi sindikatuak bigarren urtea du proposatzen duela 50€-ko laguntza hori, baratzea duten partikularrei eta hondakin berdeak ekoizten dituztenei. Helburua du ingurumenaren aldeko jestuak garatzea, eta zehazkiago baratzeko hondakinak baliabide bilakarazten dituztenak, xehakin, lastotze edo konposta bihurt araziz. Bataz bestekoan, etxe baten baratzeak 65kg landare hondakin sortzen ditu urtean. Gure lurraldearentzat, ez da gutti.

    « Landareek, hondakindegietara ekarriak diren hondakinen %45a osatzen dute »

    Manuela Ducros

    Sindikatuko hondakinen murrizte animatzaileak, Bil Ta Garbi Sindikatua

    Justuki, zer dira “Zero Hondakin Baratzea”-ren helburuak ?
    MD : Landareek, hondakindegietara ekarriak diren hondakinen %45a osatzen dute. Gauza ona da, konpostan balioztatuak direlako. Haatik, kudeaketa honek mugak baditu. Hainbat hondakindegirako joan jin dira, hots hainbat berotegi efektua duten gasa sortuak. Gure baratze hondakinak mugatzean, ingurumenarentzat konkretuki eragiten dugu.
    Lehen helburu horren gibelean, beste bat gordetzen da, zeharkakoa baina lehena bezain garrantzitsua : zerbitzuaren kostuarena. Ekarriak diren kantitateen emendaketa jarraikiarekin, (+%100 hamabost urtez) bakotxak bere etxean hondakin horiek kudeatzeko beharra berez agertzen da. “Hondakin hoberena, ekoiztua ez dena da” ideiarekin segitzen dugu. Hola, ez da garraiatzekorik, metatzekorik edota balioztatzekorik gune berezituetan. Zero Hondakin Baratzea, gure lurraldeetako helburu ekologiko eta ekonomikoei erantzuna da.

    «  50€-ko bono horrek etxeko landare xehaketa edo mulching* zerbitzuentzat balio du »

    Zer proposatzen duzu ekoizpen horren ttipitzeko ?
    MD : 50€-ko bono horrek etxeko landare xehaketa edo mulching* zerbitzuentzat balio du, edo materialaren alokatzeko zuhaurrek egin dezazun. Proposatzen dugun tresnetariko bat da, jendea galde horri zabaltzeko. Baditugu ere aholku eta abilezia gidak, “Zero Hondakin baratzea” (hemen telekargagarri) edo “Zero Fito Baratzea” (hemen telekargagarri) alegia. Izan ere, hondakindegietan xehaketa erakusketak antolatu ditugu, publikoari xehaketa teknika eta erabilpenak ezagutarazteko. Azkenik, gure partaide den Donibane Lohitzuneko Paul Jovet Baratze Botanikoarekin agertarazi dugu dokumentu bat nun ikusgarri diren hazte urriko landareak, etxeko baratze eta bazterrak pentsatzeko eta antolatzeko mementoan hautu onen egiteko (dokumentuaren lotura hemen).

    *mulching : belardien pikatzea bilketarik gabe