• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Hondakinen bilketetan gerta daitezken hondakin piroteknikoen arriskuak ttipitzeko, larrialdi su zaharren bilketa ezohiko bat antolatua da irailaren 14tik 19ra untzi denda berezituetan.

    Hondakin piroteknikoak, zikin untzietan botatuak direlarik, benetan arriskutsuak izan daitezke, hondakinen kudeatze zerbitzu publikoko langileen osotasunarentzat eta instalazioen seguritatearentzat (ikus artikulu osagarri bat hemen).

    Ezohiko operazio horren denda partaideen zerrenda :

    – Anglet Nautique
    – Biarritz Yatching
    – Le comptoir du pêcheur
    – Le comptoir maritime Basque
    – Marev

    Horrez gain, 2020ko irailaren 14an goizeko 10etatik eguerdi arte, Bil ta Garbiko bereizketa aholkulariek zuen galdereri ihardetsiko dute, zuen eskualdeko kapitaindegi aitzinean atxikiko duten erakusmahaian.

    Ekintza hortako partaideak dira tokiko portuak, Euskal Hirigunea, Bil ta Garbi sindikatua eta AperPyro eko-egitura.

    Oroitarazte gisa, ekintza huntatik kanpo, produktu pirotekniko horien bilketa dendetan egiten da urte osoan zehar, “1 baten kontra”-ko ereduan.

    Erran nahi baita, dendan suziri berri baten erostean, suziri zahar bat uzten ahal dela.

    Informazio gehiagoren ukaiteko gai horri buruz, ikus https://www.aper-pyro.fr/ gunea