• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixto

    BIL TA GARBI TALDEA

    Bil Ta Garbi sindikatua 104 lurralde agentez (2018/12/31ko kopurua) osatua da. Andministrazio langileak, misio kargudunak, bereizketaren aholkulariak, kamioi gidariak, ustiapen eta mantentze agenteak… Guziek, etxe hondakinen eliminatzearen zerbitzu publikoaren segurtatzea eta haren jarduera ezberdinen obratze baliagarria egunerokotasunean ahalbidetzen dute. 

    Bil Ta Garbi sindikatuaren organigramari behako bat eman

    Zerbitzu baliagarriak

    Zerbitzu teknikoen zuzendaritzak 58 agente iraunkor koordinatzen dituen zuzendaru bat badu. Agenteak zerbitzu haietan banatuak dira :

    • Garraio/logistika zerbitzua : Hondakin ontzien lekualdatzea, garraioa eta konpaktatzea eta etxe hondakin eta bilketa selektiboaren lekualdatzea eta garraioa bermatzen du
    • Balioztaze eta tratamendu zerbitzua : Canopia guneko paper eta gainestalki birziklagarrien bereizketa zentroa, Mendixka gunea (UVO eta ISDND), Zaluaga gunea eta leku haien inguramenaren jarraipen karguduna ;
    • Mantentze zerbitzua : Bil Ta Garbik kudeatzen dituen instalazioen eta materiala errotadunen (kamioiak, zerbitzu autoak…) ardura du.
    • Bereizketaren aholkularien zerbitzua : Sare gisan antolatuak diren 17 agente permanentez osaturik da. Bil Ta Garbiren elkargo kideen eta beraien lurralde ezberdinen eskuko dira bereizketaren aholkulariak. Sare hau koordinatzaile baten ardurapean da.

     

    Zerbitzu euskarriak

    Zerbitzu baliagarriak eguneroko eginkizunetan laguntzen dituzte. Zerbitzuen zuzendari orokor batek kudeatzen dituen 7 pertsonez osaturik da :

    • Zerbitzu administraboa : 5 agentez osaturik, idazkaritza, fakturazioa, kondularitza eta giza baliabideen kudeaketa bermatzen du ;
    • Prebentzioa/ekonomia zirkularra zerbitzua : misio kargudun bat eta hondakinen prebentziorako animatzaile batetaz osaturik da. Ekonomia zirkularra eta hondakinen murrizketaren sustatzeko ekintzen plantan ezartzea eta promozioaren ardura dute ;
    • Sindikatuak daraman inguramen desmartxa eta laneko kalitatea eta segurtasunaren ardura duen pertsona bat ;
    • Komunikazioa eta kanpo harremanen (prentsa, publiko zabala, herritarren elkarteak…) ardura duen pertsona bat.

    Beti hor zuen ondoan

    Mapan klikatu, zure etxetik hurbilena den hondakindegiaz xehetasunen ukeiteko, Sindikatuko ekipamenduez eta lurraldeaz berri jasotzeko.

    Carte-de?chetterie-BTG