• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    HONDAKINAK MURRIZTU

    EKO-JESTUAK

    ZERGATIK GURE HONDAKINAK MURRIZTU BEHAR DITUGU

    Gure hondakinen ekoizpena bikoiztu da azken 40 urte haietan !

    Baliabide naturalen kontsumoa, negutegi efektuko gasen botatzea, hondakinen lurperatzea eta kudeaketaren kostuak ttipitu edo mugatu nahi baditugu : murrizketaren bidea har dezagun.

    Urtero, herritar bakoitzak gutti gora behera 390kg hondakin botatzen ditu zikinontzi ezberdin, bereizketaren zaku edo kexetara. Gure lurraldean, botatzen ditugun hondakinen kopurua pixka bat apalagoa da 385 kg-koa baita. Zama honeri hondakindegira eramaiten ditugun 200kg hondakin gehitu behar dira.

    Ontsa da bainan ez da aski ! Haratago joan behar dugu ! Gure helburua gure zikinontzien pizua ahal bezain bat murriztea da.

    Norberaren hondakinen ekoizpena eragiteko hainbeste eko jestu badira : konpostatzea, gain estalketaren saihestea, etxeko tresneriaren konpontzea, baratzezaintza naturala eta abar…

    LURRALDE BAT ENGAIATURIK MURRIZTE HELBURU BATEAN

    Iturritik hondakinen murrizketan engaiatu da Bil Ta Garbi sindikatua. 2015ko maiatzan inguramen politika finkatzerakoan, hautetsiek berretsi zuten lehentasuna hondakinen bolumenaren murrizketa dela.

    Helburu kolektiboa bainan ere indibiduala

    2020 urteari begira, helburu nagusia, etxe hondakinak eta antzekoak %10az murriztea da. 2009 eta 2014 bitartean, lehen beititze bat izan zen ADEME erakundearen Tokiko Prebentzio Programari esker. Bost urte horietan birzikla ezinak 30kgaz tipitu ziren urte eta jendeka (394kg/urte/jende –> 364kg/urte/jende)

    Emaitza horiek, bihotz sustagarriak dira. Lurralde bakoitzak, garapen iraunkorreko helburu baten inguruan batzen ahal direla erakusten du. Indar horiek segitu eta azkartu behar dute, Sindikatuaren Ekintza Estrategikoen Programaren helburuen lortzeko 2015-2020 denboraldirako (gehiago jakiteko klika hemen)

    Zero Hondakin Zero Xahutze lurraldea

    Ekologia, garapen iraunkorra eta energiaren ministeritzak emanik, klasifikazio horrek, luraldeek, bertako aktorekin batera, hondakinen murrizketa eta kudeaketaren aldeko politika dinamiko bat eraiki dezaten gomita luzatzen die, ekonomia zirkularra bateruntz jotzeko asmoz.

    2015an Bil Ta Garbi Sindikatua eta bere partaideak hautatuak izan ziren haien kandidatura aztertu ondoren. Ondoko elementuen arteko bidegurutzea izan zen :

    • Lurraldearen diagnostikaren irakaspena ;
    • Kandidaturaren txostenaren orientazioa ;
    • ADEMEn gomendioak ;
    • Partaideek proposatu proiektuak.

    Zero Hondakin Zero Xahutze Lurraldea bilakatzeko martxan ezartzen ahal diren lehen ekintzen haria izan daiteke.

    Helburuak :
    Ekintza plana horrek, ekonomia lineal batetik (extrakzioa, kontsumoa, hondakinak) ekonomia zirkular batera pasatzera ahalbidetu ahalmende behar luke, bertutezko zirkulu bat integratuz.

    • Ingurumenaren babesa: etxe hondakin eta antzekoen – %10a, eta balioztatze gehiago, lurperatze guttiago, lehen ekaien erabilpen gogoetatu bat…
    • Aurrezpenak familientzat: xahuketaren aurkako borroka, kontsumo arduraduna, zerbitzuak, partekatzea, alokatzea eta bererabilpena aukeratuz…
    • Tokiko lanbideen sortzea: ibilbide berrien agertzea, elkartasunezko eta ekonomia sozial batekiko sinergiak.