• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Etxe hondakin eta antzekoen balioztatzeko gune bat lurralde baten alde. 

    Canopia, Sindikatuaren lan eremuko mendebaldeko etxe hondakin eta antzekoen balioztatzeko gunea da. Hiru hondakin mota errezibitzen ditu :

    • Zikinontzi horian botatzen diren hondakin birziklagarriak (paperak eta estalki birziklagarriak) ;
    • Zikinontzi beltzan botatzen diren etxe hondakinak parte organikoaren balioztatze organiko eta energetikoarentzat ;
    • Horien bideratzeko hondakindegietatik heldu diren trabagarriak, egurrak eta hondakin berdeak.

    BILKETA SELEKTIBOEN BEREIZKETA ZENTROA

    Eskuz eta mekanikoki eginiko bereizketa, birziklatze lantegietara bidaltzeko.

    Biztanleen bereizketa jestuari loturiko optimizazio erronkak!!

    • Gero eta gehiago birziklatu : nazio mailan hartu helburuen araberako hondakin birziklagarrien kantitatea emendatu.
    • Gero eta hobekiago birziklatu : bereizketa hutsak murriztu.
    • Kide diren hiri elkargoei ekarritako zerbitzu maila ziurtatu.

    Bereizketa kontsignak guidedutri.fr – en atseman eta aplikazioa telekargatu

    Helburuak

    Paper, egunkari eta estalki birziklagarriak bereizi birziklatze lantegietara bidali aitzin.

    Hondakin onartuak

    Sindikatuaren lan eremuan ekoiztutako egunkariak, paperak, kartoiak, janari brikak, kanetak, kontserbak, plastikozko botilak eta flakoinak.

    Edukiera

    20 000 tona / urte

    Teknika

    Pisatze eta kontrola, eskuz eta mekanikoki eginiko bereizketa, xaken osaketa, anarteko bilketa, birziklatze adarretarako bidalketa.

    Kudeaketa

    Bil Ta Garbi Sindikatuaren barne kudeaketa.

    Lan taldea

    21 ustiatze langile (18 bereizketa langile + 3 arduradun/administratibo), 3 mantenketa langile

    ETXE HONDAKINEN BALIOZTATZE UNITATEA

    Laborantxan erabiltzeko kalitatezko konposta baten ekoizteko, metanizazioa erabiltzen duen egin moldea.

    Helburuak

    • NFU 44-051 norma betetzen duen eta kalitate agronimikoa duen konposta bat ekoiztu, eta energia hornitzen duen biogasa ekoiztu (elektrizitatea eta berotasuna)
    • Luperatutako hondakinen partea azkarki murriztu (%80a)

    Hondakinak

    Etxe hondakin organikoak (azalak, apairu hondarrak, oihal naturalak, janari kartoi zikinduak, papertxoak…).

    Ekoizpen ahalmena

    80 000 tona/urte.

    Teknika

    Valorga egin moldea : metanizazio eta konpostaketa.

    Industria enpresa

    Valortegia, Urbaser Environnement enpresaren adarra.

    Taldea

    25 pertsona

    Egin-molde bakarra

    Valorga egin moldearen esklusibotasuna (metanizazio arloan puntakoa) horretan oinarritua da :

    • Etxe hondakinen parte organikoaren usteltzea digestatzaileak deitutako harresi hermetiko batzuetan.
    • Materiaren nahasteko sistema neumatikoa erabiliz, pieza mekanikoen beharra baztertzen da eta egin-moldearen fidagarritasuna bermatzen du.
    • Sekuentzia segida batean oinarritutako aitzinatzeak, kalitatezko konposta ezin hobe eta iraunkorra ziurtatzen du.

    ESKUALDAKETAKO KAIA

    Canopiako eskualdaketa kaiak, egur, trabagarri eta hondakin berdeak biltzen ditu, balioztatze sailetara bidali aitzin.

    Helburuak

    Hondakidegietatik heldu trabagarriak bildu, sail egoki batzuetara bidali aitzin.

    Hondakinak

    Egurrak, trabagarri baliozta ezinak, hondakin berdeak (Canopiako organikoen balioztatze sailan erabiliak)

    Ekoizpen ahalmena

    20 00 tona/urte.

    Teknika

    Biltegiratzea / eskualdatzea.

    Industria enpresa

    Bil Ta Garbi.

    Taldea

    2 pertsona.

    BISITEN ZIRKUITOAK ETA GUNE PEDAGOGIKOA

    Publikoari zuzendutako harrera gune bat et bi zirkuitoak.

    Bil ta Garbiko eraikin administratiboan den gune pedagogikotik abiatuz, bisitariak zubixka batzuen bidez Berexketa zentrora eta Balioztatze Organiko Gunera joan daitezke (mugikortasun ttipiko pertsoneri egokituak). Berina frangoeri esker ikus daitezke berexketa eta balioztatzen etapa ezberdinak, eta esplikazio taulekin erabiliak diren egimolde industrialak ulertzen ahal dira.

    BIL TA GARBI SINDIKATUAREN ERAIKIN ADMINISTRATIBOA

    Canopiako instalazioekiko hurbiltasuna

    Canopiaren eraikitzeak, Bil Ta Garbi sindikatuaren zerbitzu administratiboen leku aldaketa eragin du eraikin berri batean. Langileak, 2014ko urtarrilan sartu ziren bertan. Canopiako eraikin teknikoekiko hurbiltasun horrek, langileen arteko trukadak errexten ditu.

    Dokumentazio plataforma

     

     

     

     

    Bil Ta Garbiren dokumentoak telekargatu (gidaliburuak, urteko txostenak...)