• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixto

    Etxe hondakin eta antzekoen balioztatze gunea, lurralde baten zerbitzuko.

    Bil Ta Garbi sindikatuak hurbiltasuneko ekipamenduak garatu ditu bere lurraldean, orain arte erabiliak ziren etse hondakinei loturiko garraoi eta ingurumenaren eraginen murrizteko.

    Baionako Canopia guneak, lurraldearen mendebalko beharrei erantzuten duen bezala, Mendixkak, sindikatuaren lurraldeko ekialdeko beharrei erantzuteko eraikia izan da. Sindikatuak, betebeharrei erantzuteko, bertako hondakin ekoizpenaren tratatzeko, bi azpiegitura horiek eraiki behar izan ditu.

    Taldea

    Sindikatua bera da gune horren esplotazioaz arduratzen. Bertan 7 pertsonek dute lan egiten :

    • Esplotazio arduradun bat
    • Langile administratibo bat
    • Mantentze langile bat
    • Esplotazio lau langile

    Hondakin organikoen balioztatzea ziurtatzen duen egin-moldea

    Bi egin-molde desberdin aukeratuak izan dira Mendixkan.

    Bereizte - konpostatze balioztatze alea

    20 000 tona arteko etxe hondakin konpostaren ekoizpenarako.

    Balioztatze gunearen ahalmena, heldu diren 20 urteei aurreikusitako beharrei egokitua izan da. Edukiahalak kontutan hartzen ditu :

    • herritarren kopuru emendioa eta beren migrazioa ;
    • Ekoiztutako hondakinen eboluzioa ;
    • Erabiltzaileen izaera eta ohituren aldaketa ;
    • Bilketa selektiboa eta hondakin arriskitsuen bilketa moldearen aldaketak.

    Informazio gakoa

    Mendixkan ekoiztutako konposta (2 000 tona/urte) bertako laborariei merkaturatua da, laborategietan aztertua izan ondoren.

    Konpostaren azken emaitzak kontsultatu

    ARRISKURIK GABEKO HONDAKINEN BILTZE GUNEA

    Arriskurik gabeko hondakinen biltze gunea, baliozta ezinen stokatzeko egina da.

    Kutxatilek 3,5 hektare hartzen dute baina bat bestearen ondotik eraikiak dira, beharren arabera. 16 000 tona errezibitzen ahal dute urtero eta sektorearen beharrak estaliko dituzte ondoko 20 urtetan.

    • Mendiska bereizte-konpostatze gunearen segurtatutako 10 00 tona hondakin ;
    • Sektorearen hondakindegien 4 000 ton hondakin trabagarri ;
    • Ofiziale eta bertako lantegien 2 000 tona hondakin arruntak.

    Oharra : bilketa selektibotik heldu estalki birziklagarriak, paperak, egunkariak eta magasinak, zuzenki Baionako Canopia gunera bidaliak dira.

    Dokumentazio plataforma

     

     

     

     

    Bil Ta Garbiren dokumentoak telekargatu (gidaliburuak, urteko txostenak...)