• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    BIRZIKLATZEA

    Birziklatzeari esker, hondakinekin produktu berriak egiten ditugu.

    Bereizi eta birziklatuta, berinaki, plastikozko botoila eta flakoin, paper, kartoin eta metalak bigarren bizi bat hasten dute, gauza berri bat bilakatuz geroz. Birziklapenak interres bikoitza du ingurumen sailan. Alde batetik hondakinak murrizten dira eta bestalde ekai naturalak ekonomizatzen dira, ekai birziklatua erabiltzen baita ekai naturalen partez, hala nola plastikoa petrolioaren partez, metalkiak mearen partez, eta paper eta kartoinak arbolen partez.

     

    BIRZIKLAPENAREN LEHEN URRATSA : HONDAKINEN BEREIZKETA

    Estalki, egunkari eta aldizkarien bereizketa

    Berinakien bereizketa

    Oihalen berexketa

    Hondakindegietan uztea

    Zaku, zikinontzi edo nahitarazko ekarpen edukiontzietan, herritarrek hondakin esberdinak bereizten dituzte :

    • Plastikozko botoila eta flakoinak.
    • Paperak
    • Janari edari brikak
    • Kartoinezko estalkiak
    • Kontserba ontziak
    • Kanetak.

     

    Berina, ekai berezia da. Gehienetan ez da beste birziklagarriekin bereizten – salbu bilketa atez-ate  kesa horiekin egiten den lurraldeetan. Haatik, berinakiak ez dira beste birziklagarriekin nahasiak, kamioiak 2 parte dituelako.

    Berina, etengabe birziklatzen den ekei bakarra da. Birziklatze zentrotik pasatzen ez den bakarra da ere, birziklatze lantegietara zuzenki eramana baita.

    Jantzi, etxe oihal eta oinetako guziak birziklatzen dira ! Edukiontzi berezietan ezar daitezke, izan andeatuak edo ez, balioztatuak izan daitezen. Zaku hetsietan ezarri behar dira, garbi eta idorrak, eta oinetakoak pareka lotuak.

    Zure etxetik jantzi ontzi hurbilena nun den kausitzeko, klika https://www.lafibredutri.fr/je-depose 

     

    Hondakin batzuentzat ez da beste hauturik. Hala nola :

    • Kartoinezko estalki handiak.
    • Elektrika eta Elektronika hondakinak.
    • Ehunak.
    • Trabagarriak.
    • Ingurumenarendako lanjerosak diren hondakinak (pilak, olioak, disolbatzaileak, tinduak…)
    • Belar zuhaindi hondakinak.

    Zehazki

    Bil Ta Garbi Sindikatuaren eremuan, hondakinen bereizketa 83kg heinekoa da jende eta urteka. Herritarrek bereizketa egin ondoan, Biarnoko Herri Elkargoak eta/edo Euskal Hirigune Elkargoak – hondakinen bilketa horien esku izanez – hondakinak uzten dituzte lekualdaketa kaia batean (hau Bil Ta Garbik kudeatzen duelarik) edo zuzenki Canopiako bereizte zentrora eramaiten. 2013az geroz Sindikatuak,lurraldean ekoizten diren berziklagarrien bereizte zentroa zuzenki kudeatzen du

    Herrien araberako bereizte aholkuak eta zure etxetik hondakindegi hurbilenaz berri

    Nola bereizi

    Bereizte aholkuak zure herrian

    Atzeman nazazu  Bereizketaz gidaliburua

    BEREIZTE ZENTROA, BIRZIKLATU AITZIN AZKEN ETAPA

    Bereizte zentroan, kamioi edo zikin kamioietan nahasiak ekartzen diren hondakinak bereizten dira. Hondakinak ekai familiaka sailkatzen dira :

    • Soda eta ur botoila koloregabeak.
    • Soda eta ur botoila koloredunak.
    • Flakoinen plastiko opakuak (esne botoilak, garbitzeko produktuak).
    • Egunkariak, errebistak eta aldizkariak
    • Kartoinezko estalkiak.
    • Paper guziak.
    • Janari edari estalkiak (esne brikak,…).
    • Kontserba ontzi eta soda estalki metalezkak (burdina edo aluminiozkoak)

    Bereizketa egin ondoan, ekaiak familiaka elgarretaratuak eta trinkotuak dira saka handietan. Holaz, horien garraiatzea birziklatze sareetara erresten da

    BIRZIKLATZEA, BALIOZTATZEKO BIDE DESBERDINAK

    Plastikozko edari botoilak

    Birziklatuz, polarra oihalaren antza duen oihala, janari estalki berriak… egiten dira

    Flakoinen plastiko opakuak (garbitzeko produktoak, gorputz garbitasun produktoak…)

    Birziklatuz, pikorrak egiten dira. Horiek baliatuko dira autoen pieza, hodi ala baratzeko altzairuen egiteko. 

    Egunkariak, errebistak eta aldizkariak

    Birziklatuz, prentsa idatziaren inprimatzeko papera egiten da

    Papera, 6 aldiz arte birziklatzen ahal da kalitatea galdu gabe. Ondotik, almidoia gehitzen zaio paper pastari zuntzak erreskiago elgarri lot ditezen.

    Papera (zirriborro ostoak, gutun azalak…)

    Birziklatuz, kartoinezko estalkiak bilakatzen dira

    Paper desberdinen nahasketa hau, egunkari, errebista eta aldizkarien kalitatea baino kalitate txarragoa dute.Horregatik, baliatzen dira kartoin eta kartoin ttipien egiteko baizik ez.

    Burdina eta aluminioa (kontserba ontziak eta/edo edari kanetak)

    Birziklatuz, berriz metalki bilakatzen dira altzairutegietan

    Edari estalkiak

    Birziklatuz, kartoin, xukatzeko-paper, paperezko poltsa, komuneko paper bilakatzen dira. Plastiko eta aluminioarekin mahastietako pazota, habe eta jarleku publikoak egiten dira.