• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    SENSIBILIZAZIOA

    LURRALDEETARIK HURBIL BEREIZKETA AHOLKULARIEKIN

    17 bereizketa aholkulari egunero ari dira hondakinetaz informazio hedatzen.

    Arduradun bat buru, sarean lan egiten dute, hurbiltasun logika batekin. eginbehar nausia dute kolektibitateen laguntzea hondakinen bereizketa eta balioztatze helburuetan. Bereizketa Aholkulariek zuzenki lan egiten dute Béarn des Gaves Herri Elkargoa eta Euskal Hirigune Elkargoarekin. Holaz, herritarretatik hurbil dira eta hauek dituzten galderei errexkiago erantzuten ahal dute

    JENDARTETIK HURBIL

    Bereizketa aholkariek publiko zabalarekin lan egiten dute : ikastetxeetan ibiltzen dira, baita etxez-etxez bereizketaz eta hondakinen kudeaketaz aholkuen emaiteko. Gisa bereko aholkuak ere emaiten dituzte bizia den leku publikoetan (merkatu, hitzordu, turista bilgune…)

    BALIOZTATZE ETA TRATATZE GUNETARIK HURBIL

    Canopia eta Mendixka fontzionatzen hasiz geroztik – 2013 eta 2014an – publikoari bisitak proposatzen dira. Hastapenetik erakutsi nahi izan zaio lantegiak nola martxan diren

    Orain, Zaluaga lurperatze zentroarekin, Sindikatuak tresna zabalak ditu jendartearen hondakinetaz sensibilizatzeko, eta eramaiten duen balioztatze lanetaz berri emaiteko.

    Publikoari harrera egokitu baten egiteko, Bil Ta Garbiko ekipek ibilbide eta taldeendako gune bereziak asmatu dituzte

    Urte guziz, 2 000 jendez goitik bisitetan parte hartzen dute. Ikasleak dira bereziki heldu ( urtetarik harat) – bereizketa aholkulariek gutienik animazio bat egin ondoan ikastetxean. Bisita denboran, bereizketa aholkulariek segitzen dituzte.

    Bisitak, gurasoekin ere egiten ahal dituzte. Edo ate idekitze egunetan, edo hilabete guziz publiko zabalarentzat proposatzen diren bisitetan parte hartuz.

    Visite des pôles Canopia & Mendixka

    Canopian

    Canopian, 400 m2ko gune pedagogiko bat eraiki da. Hortan, didaktika lantzen da. Sensibilizazioa gelan egin eta, publikoak lantegiaren bisitarekin segitzen du.

    Mendikan

    Mendikan, publikoari harrera gela handi batean egiten zaio. Hor, hondakinen kudeaketaz pundu bat egiten da. Ondotik, publikoak Organikoen Balioztatze Zentroa eta lanjerik gabeko hondakinen lurperatze zentroa bisitatzen ditu.

    Zaluagan

    Zaluagan, bisiten ibilbideen moldatzen ari dira. Holaz, hondakinen lurperatzea, ingurumenaren errespetuan egiten den tratatze moldeaz azalpenak biltzen ahalko dira. Lurperatzeak, araudi bereziko kutxatila batzuetan egiten dira, ixuri zikinak ere bilduak eta tratuak dira.