• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    BALIOZTATZEA

    BIRZIKLATZEAREN ETENGABEKO HOBETZEA

    Egituratua den hondakin birkiklagarrien bilketa

    2006az geroz, birziklagarrien bilketa Bil Ta Garbi Sindikatuaren eremu guzian egiten da. Nahitarazko ekarpenen edukinontziekin, atez-ate… paper eta estalki birziklagarrien bilketa sistima,  kolektibitateen arabera egiten da

    Emaitzak beti goratzen

    Herritarrek eta kolektibitateek egin indarraren ondorioz, lurperatzetik baztertua izan den hondakinen % beti goratzen da. 202an %12koa zen, egun, %23koa delarik. 2011az geroz, %a urte guziz 2 punduz emendatzen da. Holaz, 22 000 tonaz goiti birziklagarri bilduak dira (berinakiak barne), eta gehienak Baionako Canopiara igorriak dira.

    Helburua : 2020an jende bakoitzak 100kg hondakin bereiz dezan urtean

    Sindikatuak finkatu 2015 – 2020  estrategia planoan, “Primo” lan sailean finkatu da 2020erako, herritar bakoitzak 100kg hondakin bereizi beharko dutuela urtean. Lan handia gelditzen da egiteko, 2016an 83 kg hondakinetan baiginen.

    Bide beretik segitu

    Helburuaren lortzeko, Bil Ta Garbi Sindikatuak  komunikatzen segitzen du. 17 bereizketa aholkulariek egun guziz hortan lan egiten dute, eremu osoan : atez-ate ebiliz, ikastetxe ala ekitaldietan… helburua dute hondakinen bereizketaren garatzea eta hobetzea (+%2 urtean)     

    EKAI ORGANIKOAK LURRARI ITZULI

    Bereizte eta balioztatze zentroekin gauzatu den 2004ean egin zen hautua.

    Bil ta Garbi Sindikatuko hautetsiek, 2004ean balioztatze organikoaren abantailatzea erabali zuten. Hautuak lagundu ditu egun ari diren 2 poloetan erabiltzen diren tekniken finkatzen. Canopia eta Mendixkan, hondakin organikoak konposta bilakarazten dira. Konposta NFU 44-051  araudikoa da – horrek erran nahi du laborantzako lurretan baliatzen ahal dela. Teknika horren bidez, etxe-hondakinetan diren organikoak lurrari itzultzen zaizkio.

    Balioztatze emaitzak

    Canopia eta Mendixka poloetan, 34 600 tona konposta ekoiztuko da urtean.

    Eta ohartarazi behar da konposta horren erabiltzeari esker, hongailu kimikoen erabiltzea 3 800 tonaz murriztuko dela ondorioz.

    ENERGIA BERDE EKOIZPEN BAT

    Canopia : energia berde ekoizle

    Mendixkan ez bezala, Canopian aski etxe-hondakin tona bilduak dira metanizazioaren egiteko. Metanizazio prozezuari esker energia ekoizten da (argindarra eta berotasuna). Metanizazioa egiten da hondakin organikoen airerik gabe biodegradabiliz. Baionako lantegian, 80 000 tona etxe-hondakin tratatzen ahal dira urtean.

     

    Doblezka balioztatua den energia

    Egiteko manera horri esker, Canopiak 25 000 MWh energia ekoizten du urte osoan. Energia horren erdia berriz saltzen delarik argindar bezala EDFari. Hau da urte batez 10 000 herritarrek behar luketen argindar heina (berogailu eta ur berotzekoak kondatu gabe). 

    Energiaren beste partea, berotasun gisa ekoiztuko da. Hau baliatuko da Canopiako ekipamenduetan berean (egoizat…)

    Oharra

    2018an, Zaluagako lurperatze zentroak 7 200 MégaWatt argindar ordu ekoiztu zituen (1 545 herritarren urte bateko beharren heina). Biogaza, lurperatze zentroko hondakin metatze ziloketarik biltzen da.