• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixto

    Konfidentzialtasun politika

    Mis à jour le 23/01/2020

    Bil ta Garbi sindikatua engaiatzen da www.biltagarbi.com gunean bilduak eta tratatuak izan diren datuak, datuen babeste araudiaren (RGPD) eta Informatika eta Askataunsak legearen araberakoak izan daitezen

    Gure konfidentzialtasun politikaren presentaketa horren bidez aurkezten dizugu nola erabiltzen ditugun emaiten dizkiguzun datuak, eta www.biltagarbi.com webgunea erabiltzerakoan bilduak direnak.

    DATU PERTSONALAK

    Galde-orri edo tele-zerbitzu guziek beharrezkoak diren datuak baizik ez dituzte biltzen (datuen guttiezketa), hala nola agertarazten duen :

    Zer diren datuen bilketaren helburuak ;

    Ea datu horiek beharrezkoak edo hautuzkoak diren zure galdearen tratatzeko ;

    Nork lortuko dituen informazio horiek (Bil ta Garbi sindikatuak soilik prinzipioz, salbu zure galdearen kudeatzeko norbaiti pasaarazi behar badiogu, holako kasuan galdera orrian zehaztua da)

    Zure Informatika eta Askatasun eskubideak, eta CNIL-aren baitan nola baliatzen ahal dituzun.

    Webgunean proposatuak diren zerbitzuetan bildu datu pertsonalak protokolo babestuen bidez tratatuak dira, Bil ta Garbi sindikatuak informatika aplikazioneen bitartez kudeatu ahal izaiteko.

    Edozoin informaziorentzat edota zure Informatika eta Askatasun eskubideen baliatzeko Bil ta Garbi kudeatzen dituen zure datu pertsonaleri buruz, harremanetan sar zaitezke datuen babesaren arduradunarekin (DPO) galde-orri horren bidez hemen.

    edo gutunez, nortasun agiri baten kopiarekin, helbide huntara :

    Bil ta Garbi sindikatu mixtoa

    7 rue Joseph Latxague – BP 28555 – 64185 BAIONA CEDEX

    Tél. : 05 59 44 26 44

    ATXIKITZE EPEA

    Administrazio baliagarritasun epea (DUA) Bil ta Garbik kudeatzen dituen prozedureri aplikatzen da ;

    DUA-k emaiten du base aktiboetan eta barne artxiboetako atxikitze edo kontserbazio epeak.

    PROZEDURA

    Prozeduraren kari atxikiak diren datuen “DUA”.

    Kontaktu orriaren igortzea : 3 urte

    Berripaperan izen emaitea : erabiltzaileak bere izenaren kentzea ez dueno galdegiten

    ERANTZUN EPEA

    Bil ta Garbi engaiatzen da zure galdeari erantzutea zentzuzko epe batean, ez duena hilabete batetik harat izan behar galdearen egunetik goiti. Galdea izan daiteke datuen ezagutzeko, aldatzeko edo kontratzeko, edo zernahi informazio gehiagoren ukaiteko.

    GAITASUNA DUEN AGINTARIARI PLEINTA

    Iruditze bazaizu Bil ta Garbi sindikatuak ez dituela eginbeharrak egiten Datu Pertsonaleri buruz, galde edo pleinta ekartzen ahal duzu gaitasuna duen agintariari. Frantzian gaitasuna duen agintaria CNIL-a da, galdera egin diezaokezu lotura hortan : https://www.cnil.fr/fr/plaintes/internet