• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    ISO 14001

    ISO 14001 AGIRIA

    2010az geroztik, Bil ta Garbi sindikatua benetazko ingurumen politika baten plantatzen engaiatu da, bere eguneroko ekintza publikoaren bideratzeko, ingurumenaren aldeko emaitzak hartuz helburu gisa.

    Bere zerbitzu eta aktibitateen azterketa zehatz bati esker ISO 14001 agiria lortu du 2012ko otsailaren 24an, zerbitzu administratibo eta hondakinen leku aldatze aktibitateentzat.

    Aitzinatu arau, agiriaren eremua hedatu da sindikatuak berak kudeatzen dituen hondakin balioztatze guneetara, Canopia Baionan eta Mendixka SarrikotaPean.

    2015ko otsailean, Canopia gunearen ISO 14001 segurtamena :

    • hondakin birziklagarrien eta paperen bereixketa gunea ;
    • trabagarrien metatze eta leku aldatze plataforma ;
    • mantentze eta mekanika atelierra

    2015ko otsailean, Mendixka gunearen ISO 14001 segurtamena :

    • etxe hondakinen berexte-konpostatze gunea ;
    • arriskurik gabeko hondakinen biltze gunea.

    2017ko apirila, Zaluaga zentroaren ISO 14001 segurtamena

    L’Installation de Stockage des Déchets Non Dangereux (ISDND) Zaluaga à Saint-Pée-Sur-Nivelle a intégré le périmètre de certification du Syndicat. Pour rappel, ce site et ses équipes d’exploitation (7 agents) ont été intégrés au Syndicat à la faveur de la réforme territoriale (Loi NOTRE) du 1er janvier 2017.

    Zer ote da ISO 14001 agiria ?

    ISO 14001 agiriak segurtatzen du egitura baten ingurumenaren aldeko bere emaitzen hobetzeko engaimendua. Frogatzen du egiturak parte interesatuen entzuteko testuingurua sortu duela eta ingurumenari dagozkion problematikak, izan tokikoak (kutxadura…) eta orokorrak (bio-ainiztasuna, aldaketa klimatikoa, lehengaien aurreztea…) kondutan hartzen dituela.

    Bil Ta Garbi sindikatuarentzat egiaztapen hau bere ingurumen politikaren ezagupenerako etapa garrantzitsu bat da. Bil Ta Garbiren taldeen eguneroko ekintzentzat sindikatu komitearen hautetsiek idatzi dute bide orri hau. Horrek, orain arte erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu publiko baten eskaintzeko egindako indarrei arrazoia ematen die.

    Bil Ta Garbi sindikatuaren Ingurumen Kudeaketa Sistemaren aplikazio esparrua haren aktibitate, gune, ekoizpen eta zerbitzu haiei doakio :

    • Bil Ta Garbiren Baionako egoitza sozialan iragaiten diren langileen aktibitate administratiboak.
    • Lurralde osoan hedaturik den bereizketaren aholkularien sarearen aktibitateak.
    • Hondakinen garraio eta logistika aktibitateak, sindikatuak bere gain duena bere lurralde osoan. Hau da, hondakindegietatik heldu diren hondakinen eskuhartzea tratamendu / balioztatzerako.
    • Bil ta Garbiren kondu eginak diren zerbitzu aktibitateen kudeaketa.
    • Bil ta Garbiren esku diren sei guneen kudeaketa, erran nahi baita :

    – Baionako Canopia gunean beregain duen partearen kudeaketa : bilketa bereixiaren berexketa gunea, hondakindegietako hondakinen bateratze gunea, mekanika atelierra, aktibitate horiek antolatzen dituen gune administratiboa.
    – Sarrikotapeko Mendixka gunea, etxe hondakinen balioztatze organiko alearentzat, eta lurperatze gunearentzat (ISDND).
    – Senpereko Zaluaga gunea, bertako lurperatze gunearentzat.
    – Salieseko bilketa berexiaren eskualdatze kaia.
    – Kanboko bilketa berexia eta etxe hondakinen eskualdatze kaia.
    – Urruñako bilketa berexia eta etxe hondakinen eskualdatze kaia (Bittola).
    – Mauleko bilketa berexiaren eskualdatze kaia.

     

    Hautetsi eta langileak epe luzerako desmartxa batean jartzen dira, beren metodo eta aktibitateak egunero hobetzearen helburuan sartuz, prinzipio sinple bat gogoan atxikiz : eredugarria izaitea.