• Français
  • Euskara
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    SINDIKATUA ARITZEN

    2015-2020 arteko Ekintza Estrategikoen Egitaraua osatu baino lehen, beste ekintza ainitz eraman zituzten Sindikatuko enplegatuek, hondakinen murrizteko, bereizteko eta balioztatzeko.

    2004 - 2014 LEHENGO EMAITZAK

    Bil Ta Garbi Sindikatua 2002an sortu zen eta bere ardura 2004an gauzatu zen. Azken hamar urteetan, bere interbentzio zonaldean, etxe hondakinen kudeaketarako politika koerente, arduradun eta egoki baten plantan ezartzeko lanean aritu da.

    2015-2020ko PASSaren bidez eraikitzen ari den hondakinen kudeantzarako politika, 2004-2014 tartean, ebaluatu eta hautatuak izan ziren bost ardatzen inguruan oinarritua da.

    Hamar urte horietan martxan ezarritako politika horrek ekarritakoa:

    • Sindikatuak, bere lan eremuan ekoizturiko hondakinak bere gain hartzea ;
    • Aurre igurikatutako emaitzak betetzen dituzten etxe hondakin eta antzekoen balioztatzeko bi poloen eraikitzea (Canopia eta Mendixka) ;
    • Hondakinen balioztatze tasa orokorra %48koa 2014an, %22koa zelarik 2004an (2020erako, tasa %80koa izatea aurre igurikatzen da) ;
    • ADEMEk sustengutako Bertako Prebentzio Programaren bukaera eta, berarekin batera, hamar urteko hondakinen murrizketaren aldeko ekintzak, horien pisua 68 kiloz jautsi araziz urte eta biztanleka ;
    • Hondakinen garraiatze eta lekualdatzearen arrazionalizazioa lau kaia eraikiz eta hondakin ontzien trinkatzeko mekanikak erabiliz eta garraioak optimizatuz (%25 eta 40 arteko kamioi guttiago bideetan) ;
    • Lurperatzearen murrizketa garrantzitsua, hondakinen %78tik pasatuz 2002an, %52ra 2014an (%20a lortzeko asmoz 2020erako).

    2015 - 2020 ANBIZIOEN GARAIA

    Hondakinen kudeaketa arrazoikatua eta optimo baten lortzeko lurralde osoan, Sindikatuko hautetsiek lau ardatz nagusi aukeratu dituzte Sindikatuaren Ekintza Estrategikoen Programan.

    Ardatz horien lehen emaitzak iristsi dira.

    2015ko udaberrian, Sindikatuaren hautetsiek Ekintza Estrategikoen Programa osatu zuten, 2015-2020 tarterako, “hondakinak ahal bezain bat murriztuz, balioztatzea emendatuz eta hondakinen luperatzea murriztuz.”

    Lau ardatz zehaztuak izan dira:

    PRIMO helburua - Etxe hondakin eta antzekoen murrizketa

    Etxe hondakin eta antzekoen murrizketa

    2016an, etxe hondakin eta antzekoen ekoizpena biztanleka, %0,1an mugatua da. Ekoizpen tasa hori %1az tipiagoa da 2015ekin konparatuz. Ala baina, birziklagarrien partea baizik ez da emendatzen 2015 eta 2016 bitartean (+3Kg), hondakindegien ekoizpena tipitzen delarik.

    Bereizketa iturritik

    Birziklagarrien bilketaren edukiahala %5az emendatu da 2015rekin konparatuz. Nor bereko ekoizpena 2015 eta 2016 artean %4az emendatu da. Hauek dira horren zergatiak:

    • Berinaren bereizketa, %5az emendatu da horri buruzko komunikazioari esker eta nahitarazko ekarpenen edukiontziak biderkatuz, erabiltzaileendako bereizkeraren jestua errexagoa bilaka araziz.
    • Xiberuko hiri elkargoaren emaitzak %23z emendatu dira. Nabarrenkoxekoak %10z emendatu dira plantan ezarritako ekoiztu pizuaren araberako zergari esker.

    TOP'VALO helburua - Hondakinen balioztatzea optimizatu eta garatu, horien lurperatzearen murrizteko

    Hondakinen balioztatze orokorraren tasa emendatu

    Tasa hori, emandako indarren eta balioztatzearen emaitzen araberakoa da:

    • Energian eta konpostan balioztuak dira etxe hondakinak, Canopia eta Mendixka guneei esker.
    • Bildutako estalki birziklagarri eta paperei esker.
    • Hondakindegietan jasotako ekai guztiei esker (hondakin berdeak, egurrak, altzariak, burdineriak…).

    Lurperatutako hondakinen tasaren murrizketa

    Aurten, birziklagarri ezinen biltzea 50 804 tonakoa da. Ekintza Estrategikoen 2015-2020 Programa betegarria dirudi, erran nahi baita hondakinen lurperatzea %70az ttipitzea 2010ari begira (-%49 2018an). Zaluagan ideki berri den lekualdatze guneari esker, hondakin baliagarrriak Baionarat ekarriak dira (Canopia gunera).

    ECO-ENTAKO helburua - Hondakinak tokiko ekonomia eta garapen iturri bat bilaka arazi

    Hondakinen kudeantza ekonomiko sendo bat ziurtatu

    2016an, Sindikatuaren aitzinkontuak, biztanleka aplikatzen den tarifen beherapena ahalmenduko du, 2015 urtearekin konparatuz erakusten duen egonkortasunari esker.

    Tokiko fiskalitatean eraginik ez izateko, finantza nagusigoa, hondakinen garraio eta logistikaren kosteari lotzen da. Tekinikariek, zerbitzua hobetzeko eta antolatzeko eramandako gogoetak eta hondakinak trinkatzeko mekanikei esker, itzuliak arrazionalizatzen dira, edukiontzien kentzeko itzuliak murriztuz.

    Horrez gain, Sindikatuak, Landesetako Hego Kostaldeko SITCOMarekin duen partaidetza teknikoa eta ekonomikoa azkartu du 2016an. Zerbitzuaren optimizatzeko eta kosteen arrazionalizatzeko erantzun konkretuak ekartzen ditu. Bi lurraldeen arteko hurbiltasuna eta hondakinen tratatzeko ekipamendu teknikoen osagarritasunari esker esplikatzen da.

    Partaidetza horrela oinarritua da. Bil Ta Garbik, SITCOMaren estalki birziklagarriak eta bio-hondakinak bere gain hartuko ditu, Baionako Canopia balioztatze gunean, eta SITCOMak, Canopiatik ateratzen diren birziklagarri ezinak, Bénesse-Maremmeko balioztatze energikoa gunean tratatuko ditu.

     

    Tokiko garapen ekonomikoan parte hartu

    PASS 2015-2020ko helburuetarik bat, nagusigoa

    Podere publikoek erabaki dute zergak azkartzea lurperatze gunetako metaketa operazioetan. Gastu horien arintzeko, lan taldeek bi ekintza nagusi plantan ezarri dituzte :

    – Lekualdatze gune baten proiektua Zaluagan, etxe hondakinen holo-holako lurperatzea gelditzeko 2019az goiti ;

    – Canopia eta Mendixka guneetako berotasun gaitasun azkarreko errefuxa guzien balioztatze aukeren ikerketa, batez ere Berreskuratze Erregai Solido gisa (CRS).

    Bestalde, Bil ta Garbik ondoko kolektibitate zonbaitekin hausnarketa bat ereman du plastikozko gainestalki guziak berexgarriak izan daitezen. 2022ko pentsatua den erreformak horrek berekin dakar gaur egungo berexketa zentroaren aldaketa tekniko bat.

    Azken urte hauetan eremanak izan diren ekintzen luzaketa zuzenean, Sitcom Côte Sud des Landes eta Chalosseko Sietomeko hondakin bereixien harrerak segitzen du, egituren funtzionamendua otpimizatzeko.

    SYNEO helburua - Sinergiak lagundu, elkarrekin hobekiago jokatzeko.

    Erabiltzaileekiko hitzartze eta harremanak

    Bereizketa aholkularien sarea

    Zerbitzu arduradun batek kudeatutako 17 berexketa aholkularien sarea, herri elkargo kideen eskuko ari da. Herritarrentzat hurbileko komunikazioa egiten du hondakinen berexketa eta ttipitzearentzat. Hondakinen murrizketa eta bereizketaren alde lanean ari da biztanlegoa sentsibilizatzeko.

    2018an, orotara 48 184 pertsona zuzenki sensibilizatuak izan dira. Horietan : • 6 090 pertsona ikusiak publiko zabaleko animazioetan (merkatu, azoka, gertakari, etab…) • 19 643 pertsona beren etxeetan atez ateko komunikazioan, horieta kasik %50 ikusiak (hots 9 367 pertsona) • 12 960 pertsonaz gain ikusiak edo kontaktatuak hondakindegietako presentzietan, materiala banaketan, edota meila, gutun eta dei telefonikoetan • 8 559 haur ikastegietan hunkituak (ama eskolatik lizeo profesionaletaraino), horietan 1 890 kolegioko ikasle eta 1 282 lizeoetan • 973 heldu sentsibilizatuak beren formakuntza profesionalaren kari. • 257 elkarte, herriko besta eta gertakarietan hondakinen berexketa plantan ezartzeko.

    Bereizketaren aholkulariek, hondakinen zaindari, CCASko langile, imuble zaindari, besta komite eta beste hainbat elkarte kide eta profesionalekin harremanetan dira urte osoan horien sentsibilisatzeko.

    Canopia eta Mendixka guneen bisitak

    Egiturak bisitatu dituzten jendeen kopurua emendatu da 2018 an, 3002 pertsona etorri bait dira. Bisitari horietan, 2 255 haur, lurraldeko lehen mailako eskolak bereziki, hondakinen balioztatze eta tratamendua ezagutzerat jin dira. Bil ta Garbi sindikatuaren balioztatze eta tratatze egiturak. Horrez gain, urtero bezala egitura horiek erabilgarriak direnez geroztik, bi ate idekitze egun antolatuak izan dira.

    Guneen kudeaketa aipatzeko biztanleekin egiten diren bilkurak

    Canopiaren inguru hurbilean, Baionan, bizitzaileek, gunearen kudeaketaren jarraipenean parte hartzen dute. Behatzaile sare hau, Canopiaren eraikuntzan sortu zen, Bil Ta Garbik bultzatutik. Erregularki biltzen da gunearen aktibitatearen zenbaki adierazleen aurkezteko. 2018an, hiru bilkura izan dira • 2018 KO MARTXOAREN 8AN • 2018KO UZTAILAREN 18AN • 2018KO AZAROAREN 21AN. Prefetak bultzaturik, Guneen Segipen Komisioak (CSS) antolatuak dira Gune Izendatuen jarraipenaz arduratzeko ingurumenaren babesarentzat (ICPE) elkargoen administrazioko ordezkari, tokiko biztanle, ingurumenaren babesaren aldeko elkarte, eta guneetako langileekin • CANOPIA GUNEKO CSS : 2018KO UZTAILAREN 4AN • MENDIXKA GUNEKO CSS : EZ GALDEGINA • ZALUAGAKO CSS : EZ GALDEGINA.